Asfaltatze lanak ari dira egiten herriguneko zenbait bidetan
Herrian kaltetuta dauden zenbait gune konpontzen ari da Bermeoko Udala. Hala, asfaltatze lanak egiten dabiltza.Araneko kiroldegirako bidean eta inguruan, Aritzatxu bidean eta Zubiaur Tar Kepa, Aritzatxu bidea eta sarrerako biribilgunearen arteko zeharb...
Araneko kiroldegirako bidean eta inguruan, Aritzatxu bidean eta Zubiaur Tar Kepa, Aritzatxu bidea eta sarrerako biribilgunearen arteko zeharbidean egingo dituzte asfaltatze lanak.
Benito Ibarrolaza Bermeoko Udaleko zerbitzuetako zinegotziak azaldu duenez, bide horiek asfaltatzeaz gain, herriko beste hainbat kaletan dauden zuloak eta akatsak konponduko dituzte. Arresi, Atalde, San Martin eta Teodoro Anasagasti kaleetan egingo dituzte beharrak, bai eta Talan ere.
Lau zebrabide altxatu
Iriste erraztasuna hobetzeko, ibilgailuen abiadura murrizteko eta segurtasuna bermatzeko, bestalde, zeharbideko hiru zebrabide eta Artike kaleko beste bat altxatuko dituzte, eta lau horiek espaloiaren neurrira jarriko dituztela jakinarazi dute.
Lan horiek guztiak lau astean egin gura dituzte, «eguraldiak laguntzen baldin badu».
Asfaltatze lanak amaitzen dituztenean, margoketa lanak egingo dituztela azaldu du zerbitzuetako zinegotziak.