Donostiako Zinemaldiaz gozatzen
Ondarroako Txomin Agirre ikastolako eta Zubi Zahar herri ikastolakoek eta Mutrikuko Goizeko Izarra ikastolakoek Donostiako Zinemaldia berta-bertatik ezagutu zuten joan den astean.Beste behin ere, Donostiako Zinemaldia berta-bertatik ezagutzeko aukera e...
Ondarroako Txomin Agirre ikastolako eta Zubi Zahar herri ikastolakoek eta Mutrikuko Goizeko Izarra ikastolakoek Donostiako Zinemaldia berta-bertatik ezagutu zuten joan den astean.
Beste behin ere, Donostiako Zinemaldia berta-bertatik ezagutzeko aukera eduki dute Ondarroako eta Mutrikuko ikastoletako ikasle eta irakasleek. Hala, joan den astean Donostiara irteera egin zuten Txomin Agirre ikastolakoek, Zubi Zahar herri ikastolakoek eta Goizeko Izarra ikastolakoek.Aurtengoa 65. Donostia Zinemaldia izan da, eta aurreko urteetan egin izan duten modura, ikasle eta irakasleak Belodromora joan ziren. Besteak beste, Mark Osbornek zuzendutako Printze txikia animaziozko filma ikusi zuten.