Euskara ikasteko diru laguntzak emango ditu aurten ere Eako Udalak
Euskara ikasi edo euskaraz trebatzeko asmoa daukaten bizilagunei laguntzeko konpromisoa berretsi du Eako Udalak, eta aurten ere euskara ikasten ari diren herritarrei diru laguntza ematea erabaki du.Herritarrek ikastaroa amaitzean eskatu ahal izango dut...
Herritarrek ikastaroa amaitzean eskatu ahal izango dute diru laguntza, baina horretarako zenbait baldintza betetzea ezinbestekoa izango da. Hain zuzen ere, udalerrian erroldatuta egotea eta euskara eskolak euskaltegi homologatu (ofizialki onartuta dagoena) batean jasotzea eskatzen da.
Gainera, udalaren diru laguntza jasotzeko, gutxienez %70eko asistentzia bete duela frogatu beharko du diru laguntza eskatzen duenak.
Eskaera egiterakoan, ondorengo dokumentazioa aurkeztea beharrezkoa izango da: udaleko eskaera orria, euskaltegiko matrikularen ordainagiria eta euskaltegiko aprobetxamendu ziurtagiria. Hala, matrikularen %100 diruz lagunduko du udalak, baina urteko eskatzaile bakoitzak gehienez 700 euro jasoko ditu.
Informazioa
Diru laguntzari buruzko informazio gehiago edo zalantzak argitzeko udaletxera edo Eskolondora hurreratu daitezke bizilagunak.
Martitzen eta eguazten goizean udaletxean eskatu dezakete informazioa (10:00-12:00), edo bestela, Eskolondon astelehenetik barikura bitartean, arratsaldetan (17:00-20:00).