Foruko Udalak hasierako onarpena eman dio hiri antolamendu planari
Dokumentua bi hilabetez izango dute ikusgai; epe horretan korporazioak eta erredakzio taldeak alegazioak batuko dituzte. Foruko etorkizunaren oinarriak finkatzen ari diraForuko Udalak hasierako onarpena eman dio Hiri Antolamendurako Plan Orokorrari (HA...
Dokumentua bi hilabetez izango dute ikusgai; epe horretan korporazioak eta erredakzio taldeak alegazioak batuko dituzte. Foruko etorkizunaren oinarriak finkatzen ari dira
Foruko Udalak hasierako onarpena eman dio Hiri Antolamendurako Plan Orokorrari (HAPO). Orain, dokumentua bi hilabetez izango dute ikusgai, eta epe horretan korporazioak eta erredakzio taldeak alegazioak batuko dituztela azaldu dute udal arduradunek.HAPO berriagaz, Foruko etorkizuneko garapenerako oinarriak finkatzea dute helburu nagusia, betiere, ikuspegi errealista bategaz eta indarrean dagoen hirigintza legeari egokituta.
Foruko alkate Jane Eyre Urkietak azaldu duenez, «partaidetza prozesua hirigintza diseinuaren prozesuan ezinbestekoa izan da Foruko udalerria hobetzeko, eta gura dugun herriari forma emateko».
Tasatutako etxebizitzak
Plan berrian, gehienez, 70 etxebizitza egitea aurreikusten da, eta guneak, eskaintzaren arabera garatuko direla dio dokumentuak. Diotenez, Forua ez dago behartuta babespeko etxebizitzak egitera, hala ere, proposatzen dituzten etxebizitzetako batzuk tasatutakoak izango dira.
Isolatutako etxebizitzak, berriz, Gaitoka eta Urberuaga auzoetako landa guneetan dauden eraikitzeko orubeetan joan ahalko direla zehazten du, bi lursail landa gune bakoitzeko.
Bestalde, HAPOk oinezko ibilbideak sustatzen ditu. Espaloi berri bat ere egitea aurreikusten da errepidearen ezkerraldean, eta bidegorria osatuko da, Kantaleko gunea saihestuta, egun gune hori arriskutsu baitago.
Ekipamenduen sarea ere osatuko dute, frantziskotarren exekuzio unitatean ekipamendu berri bat eginez. Era berean, ekipamendu ludiko-kulturala ere areagotu gura dute.
Herriko ondare kulturala babestea eta sustatzea ere aurreikusten du HAPOk.
Landaberden, bestalde, jarduera ekonomikoetara zuzenduta egongo den lurra gordetzea aurreikusten du plan orokorrak, «herrian jarduera ekonomiko berriak ezartzeko, udalerriaren aberastasuna gehitzeko».
Udalak gogorarazi duenez, hasieraz onartu den HAPOren irizpideak eta helburu orokorrak 2017ko apirilaren 4an Foruko Udalak egin zuen osoko bilkuran onartu ziren.