Irabazteko asmoagaz, baina
helburu desberdinekin aterako dira berdegunera eskualdeko taldeak. Lekeitio Futbol Taldea partiduak garaipenekin zenbatzen jarraitzen saiatuko den bitartean, Berriatuko, Artibai eta Mutriku Futbol Taldeko neskek ligako lehen garaipenak nahi dituzte.
Eskualdeko taldeen lehen partidua
Berriatuko Futbol Taldeak jokatuko du, zapatuan 16:00etan. Ugao taldea edukiko dute aurrean Erketz Azkueren mutilek, sailkapenean 3 puntu dituen taldea. Multzo berdinean dihardu
Artibai Futbol Taldeak ere, eta hauek ere etxean jokatuko dute; zapatuan 17:00etan Barroetan. Hirugarren sailkatua den CD Ermua edukiko dute aurrean.
Mutriku Futbol Taldeko nesken taldea. Argazkia: Mutriku FT
Mutriku Futbol Taldeko nagusien bi taldeek ere zapatu arratsaldean jokatuko dute, biek etxetik kanpo.
Mutilek Bergaran jokatuko dute, liga hasiera oso ona egiten ari den taldearen aurka, Agorrosin zelaian.
Neskek berriz, Azkoitiako Anaitasunari egingo diote bisita, 18:00etan San Juan zelaian. Azkoitiarrak sailkapenaren gorenean daude, liderragaz puntuetara berdinduta, eta Leire Fernandezen neskek berriz hutsean daukate euren sailkapena.
Zapatuko azken neurketa
Aurrerak jokatuko du, Galdakaoren aurka, 18:30etan Santa Barbara futbol zelaian. Ibon Lopezen mutilek, lehen jardunaldiko porrota ahaztuta dagoeneko, iragan astean jokatutako partida onari jarraipena eman nahi diote igo berri den Galdakao taldearen aurka.
Eskualdeko taldeetatik jokatzen azkena
Lekeitio Futbol Taldea izango da. Domekan jokatuko dute, Larrotegin 17:00etan. Otxarkoaga izango dute aurrean, lekeitiarrek baino soilik bi puntu gutxiago dituen talde bilbotarra. Partidu estua espero da Larrotegin, baina etxekoak itxaropentsu daude hirugarren partidua jarraian irabazteko.