Ispasterko kuadrillek urteroko hitzordua dute zapatuan
Lagun artean elkartu, eta jai giroan egun pasa egiteko urteroko hitzordua heldu zaie ispastertarrei. Udalak antolatuta, XI. Kuadrillen Eguna ospatuko dute zapatuan.10:00ak inguruan hasiko dira bazkaria prestatzen, eta bazkaldu aurretik, triki-kantu pot...
10:00ak inguruan hasiko dira bazkaria prestatzen, eta bazkaldu aurretik, triki-kantu poteoa izango dute EinGO kantan eta dantzan taldeko musikarien eskutik.
15:00etan bazkalduko dute. Eguraldia lagun izanez gero, kanpoko frontoian, eta horrela ez balitz, barrukoan.
Boloak eta txapelak jaurtitzen daukaten abilezia erakutsi beharko dute batzuek zein besteek ondoren. Horren aurretik, baina, bi pertsonentzako bi afari zozkatuko dituzte, Herriko Tabernan bata, eta Areitz-Bi jatetxean bestea.
Bolo txapelketan bakarka parte hartuz gero, 2 euro ordaindu beharko dira, eta binaka lehiatuz gero, bikoteko 4 euro. Beste alde batetik, txapel jaurtiketarako izen ematea 2 euro ordaindu beharko da.