Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Musikaz betetako astea dakar Musika Bandaren 150. urteurreneko ospakizunak

Eider Mugartegi
Lekeitio
2017/10/05
Lekeitioko Musika Bandaren 150. urteurreneko ospakizunen amaiera gisa Aste Musikala ospatuko da zapatutik [urriak 7] urriaren 14ra bitartean, Lekeition. Herriko musika taldeen emanaldiak eskaini eta bandaren historia laburbiltzen duen dokumentala ere estreinatuko dute egunotan. Udalerriko akta batean azaltzen denez, 1867ko urriaren 14an onartu zuen udalbatzak bandaren hasiera, eta aste bete aurretik hasi eta egunean bertan amaitu nahi izan dituzte ekimenak. Urtzi Iriondo Lekeitioko Musika Bandako zuzendariak gogora ekarri duenez, urte osoko egitaraua prestatu zuten 150. urtemuga ospatzeko. «Lau ziklo antolatu ditugu, eta Aste Musikala izango da euretako azkena».
Lekitto Musika Bandaren kontzertua, gaur eguerdian, Nautika aurrean.

Lekitto Musika Bandaren kontzertua Nautika aurrean.

Aittitta Makurra Txarangaren kalejiragaz hasiko da zapatuan, Aste Musikala, eta 12 Hilabete, 12 Kontzertu zikloaren hileroko kontzertuaz gozatzeko aukera ere egongo da, beti bezala, 20:00etan, Andra Mariaren Zeruratzea basilikan. Domekan eta astelehenean, berriz, kalejiran ibiliko dira herrian zehar, Itxaropena Txistulari Taldea eta Musikaia Musika Eskolako musikariak. Kioskoan. Datorren astean Musika Bandaren 150 urtetako historia ezagutzeko aukera ere egongo dela azpimarratu du Urtzi Iriondok. «Fernando Garatea artxibo guztiak miatzen ibili da, eta musika bandaren hastapenetatik gaur egunera arte aurkitu duen informazioa ezagutzera emango die herritarrei». Horrez gain, bisita gidatua ere antolatu du. Hala, eguaztenean, 17:00etan, Konpainiako eliza aurretik irtengo da Fernando Garateak gidatutako bisita, eta 18:00etan, hitzaldia emango du kultur etxean.
«Dokumentalak bi bidai paralelo kontatzen ditu, alde batetik, bandaren historia eta bestetik, orain dela urte bete bandak Holandara egindako bidaia»
Musika bandaren dokumentala ere nabarmendu du bandako zuzendariak. Enekoitz Andonegi zuzendariaren, Amaia Uribe kazetariaren eta Urtzi Iriondo beraren artean sortu dute ikus-entzunezkoa. «Hiruron artean zuzendu dugu, Fernando Garatearen laguntzagaz». Dokumentala, urriaren 13an emango dute, 19:00etan Ikusgarri zineman. «Bi bidai paralelo kontatzen ditu, alde batetik, bandaren historia eta bestetik, orain dela urte bete bandak Holandara egindako bidaia». Herriko taldeez gain, Ondarroako metal taldearen eta Donostiako Big Band-aren kontzertuekin gozatzeko aukera ere izango dute musika zaleek. Lehenengoa urriaren 11n Azkue aretoan, eta bigarrena urriaren 12an Ikusgarri zineman. Bandaren urteurren egunerako, bestalde, Aratuste Alai Estudiantinaren kalejira eta Lekitto Musika Bandaren kontzertua utzi dituzte. Bandako zuzendariak azaldu duenez, hainbat urtetan egin modura, Kioskoan joko du herriko bandak, «jarraitzaileentzako opari modura».

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.