Plaka bereizgarria, Natxituko frontoiari
Arkitekturaren Nazioarteko Eguna izan zen astelehena, eta Docomomo Iberico Mugimendu Modernoaren Mantenurako Fundazioak emandako plaka jarri zuten Natxituko frontoian. Aipatu fundazioak eraikin modernoen kontserbazioa bultzatzen du, horien balioa nabar...
Arkitekturaren Nazioarteko Eguna izan zen astelehena, eta Docomomo Iberico Mugimendu Modernoaren Mantenurako Fundazioak emandako plaka jarri zuten Natxituko frontoian. Aipatu fundazioak eraikin modernoen kontserbazioa bultzatzen du, horien balioa nabarmenduz. Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko Bizkaiko ordezkaritzako batzorde zuzendaritzak Natxituko frontoia aukeratu du Industria, Etxebizitza eta Ekipamendu erregistroan agertzen diren eraikinen artean. Rufino Basañez Billelabeitia arkitekto bizkaitarrak diseinatutako 1962ko frontoiari garrantzia «arkitektonikoa eta biztanleriarekiko proiekzioa» aitortu dizkiote. Basañezen bi seme eta anaia egon ziren Natxituan, eta haren semeetako batek jarri zuen plaka. Informazio eta argazki +: www.busturialdea.hitza.eus.