Garaipenak lortzera zelairatuko dira eskualdeko taldeak
Irabazteko asmoagaz, baina helburu desberdinekin aterako dira berdegunera eskualdeko taldeak asteburuan.Eskualdeko taldeen lehen partidua Berriatuko Futbol Taldeak jokatuko du bihar, 16:00etan. Ugao taldea edukiko dute aurrean Erketz Azkueren mutilek, ...
Eskualdeko taldeen lehen partidua Berriatuko Futbol Taldeak jokatuko du bihar, 16:00etan. Ugao taldea edukiko dute aurrean Erketz Azkueren mutilek, sailkapenean 3 puntu dituen taldea, hain justu. Multzo berean dihardu Artibai Futbol Taldeak ere, eta horiek ere etxean jokatuko dute; bihar izango da neurketa, 17:00etan, Barroetan. Hirugarren sailkatu CD Ermua edukiko dute aurrean.
Mutriku Futbol Taldeko nagusien bi taldeek ere bihar arratsaldean jokatuko dute, etxetik kanpo. Mutilek Bergaran jokatuko dute, liga hasiera oso ona egiten ari den taldearen aurka, Agorrosin zelaian. Neskek, berriz, Azkoitiko Anaitasunari egingo diote bisita, 18:00etan, San Juan zelaian. Azkoitiarrak sailkapenaren gorenean daude, liderragaz puntuetara berdinduta, eta Leire Fernandezen neskek, berriz, markagailuan hutsean jarraitzen dute.
Biharko azken neurketa Aurrerak jokatuko du, Galdakaoren aurka, 18:30ean, Santa Barbara futbol zelaian.
Jokatzen azkena Lekeitio Futbol Taldea izango da. Domekan jokatuko dute. Larrotegin ariko dira, 17:00etan hasita. Otxarkoaga izango dute aurrez aurre, eurek baino 2 puntu gutxiago dituen talde bilbotarra. Partidu estua espero da Larrotegin, baina Mikel Badiolarenak itxaropentsu daude jarraian hirugarren partidua irabazteko.