Adin guztietako herritarrak,
denak batera, kontuak elkarbanatzen. Helburu hori eduki du gaur goizean [urriak 7] etxebarrian egin duten topaketan.
Leku guztietan, ekintzak antolatzerakoan herritarrak adineka banatzen direla ikusita, belaunaldi guztietako herritarrak batu nahi izan dituzte ekintza bakar batean,
“euren arteko harremanak sortu eta sendotzeko”. 11:00etan batu dira Olaia aurrean, eta handik gutxira abiatu dira bidegorrirantz, batzuk bizikletan eta besteak oinez. Ibilaldiaren ostean, batzuk eta besteak frontoian elkartu dira, jolas ezberdinekin gozatzeko: txokor batzen, sokatiran…
Jolas hauetan parte hartzeko taldeak egiterako orduan,
adin ezberdinetako herritarrak nahastu dituzte, eta horrela talde erabat heterogeneoak lortu dituzte. Parte hartzaileek balorazio oso positiboa egin dute, eta
“esperientzia polita” izan dela aitortu dute. Ekimenari amaiera emateko hamaiketakoa egin dute bertaratutako guztiek.
Ekintzara bertaratu diren herritarrak, ibilbnidea hasi aurretik.