Zapatuan jokatu zen Azpeitiako Izarraitz pilotalekuan finalera sailkatzeko kanporaketa, eta parte hartu zuten 10 aizkolarietatik hirugarren onena izanda lortu zuen mutrikuarrak finalerako txartela.
Lehia polita eta estua ikusi ahal izan zen, batik bat lehen lau sailkatuen artean; 13 segundoren barruan amaitu zuten denak. Lehen sailkatuak, Julen KaƱamaresek, 14 minutu eta 40 segundo behar izan zituen. Mieltxo Mindegiak bost segundo gehiago, Aratz Mugertzak 11 segundo gehiago eta Jesus Mari Mujikak 13 segundo gehiago. Eurez gain, Xabier Zaldua eta Ruben Saralegi sailkatu ziren.
Bigarren mailako Euskal Herriko aizkolari txapelketako final nagusia,
urriaren 29an izango da Azkoitian.
Lehen mailakoa. Lehen mailako aizkora txapelketaren finala berriz urriaren 15ean jokatuko dute Donostian, eta bertan egongo da Ugaitz Mugertza aizkolari mutrikuarra, beste bost aizkolarirekin batera.

Aratz Mugertza Azpeitiako kanporaketan. Argazkia: Ibon Errazu