Nagusien mailako sei taldeetatik bakar batek ere ez du garaipenik lortu asteburuan jokatutako liga partiduetan.
Lekeitio Futbol Taldea izan da bakarrik puntu bat lortzeko gai izan dena. Atzo arratsaldean Larrotegin jokatu zuten Otxarkoagaren aurka, eta bana berdindu zuten.
Xanti Zumaran izan zen lekeitiarren goleatzailea.
Lekeitioren hamaikakoa Otxarkoagaren aurka. Argazkia: Leartigol
Aurrera Kirol Elkarteak 1-0 galdu zuen zapatuan CD Galdakaoren aurka. Partidu berdindua izan zen, baina 81. minutuan etxekoen aurrelariak sartutako gol batek punturik gabe itzultzea ekarri zien Ibon Lopezen mutilei.
Berriatuko Futbol Taldeak eta Artibai Futbol Taldeak punturik ezin batuta jarraitzen dute. Berriatuarrei partidua maldan gora jarri zitzaien, eta markagailuan huts eta hiru joan ziren atzetik.
Alexander Perezek sartutako gol bakarrak markagailuan hurbiltzeko baino ez zuen balio izan. Artibaik ere ezin izan zuen punturik batu, eta
EƱaut Gorosabelek sareratutako bi baloiek ez zuten ligako lehen puntuak Barroetan lagatzeko balio izan.
Mutriku Futbol Taldeko neskak eta mutilek gol bakarrarengatik galdu zituzten euren partiduak.
Neskek Azkoitiako San Juan zelaian jokatu zuten Anaitasunaren kontra eta 1-0 galdu zuten. Punturik ez daukate sailkapenean Leire Fernandezen neskek, eta golik ezin sartuta ibiltzea ordaintzen ari dira.
Mutilek ere gol bakarrarengatik galdu zuten Bergaran. Aurreratu egin ziren markagailuan
Mikel Arrizabalaga atzelariaren gol bati esker, baina atsedenalditik bueltan markagailuari buelta ematea lortu zuten etxekoek, zortzi minututan.
Hurrengo jardunaldia eguenen arratsaldean jokatuko dute talde batzuek. Baieztatuta dago Aurrerak, Artibaik eta Berriatukok eguen arratsaldean jokatuko dutela. Lekeitiok domeka goizean jokatuko du Bilbon.
Aurreraren hamaikakoa Galdakaon. Argazkia: Leartigol