Aukeratutako gaia
Bizitxi marabilli re da, eta
urriaren 30eko 16:00ak arteko epea dago argazkiak aurkezteko. Zaldupe eskolagaz batera, hainbat sari banatuko ditu guraso elkarteak.
Sari banaketaren epaimahaia Ondarroako Argazkizaleak Antxo2 taldeko kideek osatuko dute. Argazkia gutunazal batean aurkeztu behar da,
Zaldupe eskolako idazkaritzan edo eskolako ikaslea izanez gero, tutoreari emanda. Argazkilaritza lanak parte hartzaileek eurek ateratakoak izan behar dute, eta bakoitzak bakarrik argazki bat aurkeztu dezake. Argazkiak ez du ezer idatzita izan behar, baina bidali beharreko gutunazalean, izen-abizenak, ikasmaila, adina eta argazkia non atera den adierazi beharko da. Sariak
azaroaren 3an banatuko dituzte. Zaldupe eskolako areto nagusian egingo da banaketa, 15:30ean hasita.
Sari motak. 6-7 urteko irabazleak bost pertsonentzako zaldi irteera bat eskuratuko du; 8-9 urtekoentzako saria bost pertsonentzako surf ikastaro bat izango da; 10-11 urteko irabazleak
rafting irteera bat irabaziko du, hori ere, bost pertsonentzat. Eta azkenik, 18 urtetik gorako irabazlearentzako saria opari kutxa bat izango da, gau bateko egonaldi eta gosariagaz.
Bizitzak eskaintzen dituen irudi politak jaso nahi dituzte lehiaketan. Argazkia: Danel Solabarrieta Arrizabalaga.