Eguraldia lagun, giro ederrean burutu dute Lea Ibilbideko VII. Martxa
Zapatuan (urriak 7) 157 pertsona elkartu ziren Lea Ibarreko bost udalerriak batzen dituen ibilaldian.
Lea Ibarrako Udal Mankomunazgoak antolatzen du martxan, aurten ere ibilbide osoa edo ibilaldi laburragoa egiteko aukera izan dute herritarrek. Mendexako Marierrotatik Munitibarrerainoko 20,5 kilometroko martxa egin zutenak 08:15ean ekin zioten bideari, eta Aulestiko Errekondo parketik Munitibarko Bengolaraino 7 kilometroko ibilaldia egin zutenak, ostera, 10:30ean abiatu ziren.
Hala, Gizaburuagako Errotazar lasaigunean eta Aulestiko parkean indarberritzeko aukera izan zuten. Amaieran, berriz, 20 km-ko eta 7 km-ko partaide denak Munitibarko Bengolako parkean elkartu ziren, kopauan. Hala, Lea Ibarreko jatetxe batean 100 euroko jatordu bat zozkatu zuten, eta Munitibarko Teresa Reizabal izan zen sariduna.
Antolatzaileek izandako giro ona nabarmendu, eta iaz baino parte hartze handiagoa izan dutela zehaztu dute. Izan ere, iaz 116 pertsonak izena eman zuten, eta aurten, ostera, 157 pertsonak.