Foruko Udalak Gaitoka eta Oletako bideak konponduko ditu
Lanak esleitu ditu udalak, eta laster hasiko dituzte konponketak. Lanak egiteko bi hilabeteko epea egongo da. 61.626,89 euroko aurrekontuagaz egingo dituzteForuko Udalak jakinarazi duenez, Gaitoka eta Oletako bideak konponduko ditu. Dagoeneko esleitu d...
Lanak esleitu ditu udalak, eta laster hasiko dituzte konponketak. Lanak egiteko bi hilabeteko epea egongo da. 61.626,89 euroko aurrekontuagaz egingo dituzte
Foruko Udalak jakinarazi duenez, Gaitoka eta Oletako bideak konponduko ditu. Dagoeneko esleitu ditu lanak, eta konponketak laster hasiko dituzte.Hain zuzen, Gernika-Lumoko Ilunzar SL enpresa izango da lan horiek egiteko ardura izango duena. Lanok bi hilabeteko epea edukiko dute, eta, guztira, 61.626,89 euroko aurrekontua bideratuko du udalak beharrak egiteko.
Jane Eyre Urkieta Foruko alkateak adierazi duenez, bideak eta sarbideak herriarentzat modu egokian mantentzea beharrezkoa da. «Sakabanatutako auzoak eta baserriak ditugu, eta mugikortasuna ezinbestekoa da berton bizi garenontzat». Beraz, hobekuntza horiek egiteko inbertsioa ezinbestekoa dela esan du alkateak, eta udalak finantziazio bideak bilatu dituela horretarako, Bizkaiko Foru Aldundiaren edo Eusko Jaurlaritzaren kudeaketa, kasurako.
Asfaltatzea baino gehiago
Lan horien baitan, besteak beste, Gaitoka erdiguneagaz lotzen duen bidean kilometro bateko tartea asfaltatuko dute. Baina, horrez gain, drainatze lanak ere egingo dituzte, eta, era berean, arekak hobetuko dituzte, hostoak eta harriak bertan metatu ez daitezen. Baserrietarako adarkadurak ere hobetuko dituztela jakitera eman dute.
Oleta bidean, aldiz, Baldatikara doan pista batean atontze lanak egingo dituztela jakinarazi du udalak. 300 metrotan dagoen hormigoizko bidea luzatzea da asmoa. Bien bitartean, bide alboetan areka bat egingo dute, eta euri uren drainatzea hobetuko dute.