Guraso eta hezitzaileei zuzendutako eskolak antolatu ditu Ondarroako Udaleko hezkuntza batzordeak. Bi adin tartetan banatutako txiki eta gazteei buruzko hitzaldiak eskainiko dituzte. Lehenengo adin tartea
0-10 urte bitarteko haurrak dira, eta bigarrena berriz,
nerabeak.
Lehenengoari dagokionez,
gaur [urriak 10] hasiko dira guraso eskolak, eta
azaroaren 14an eta
abenduaren 5ean edukiko dute jarraipena.
2018ko apiriletik aurrera ere beste hiru eskola emango dituzte 0-10 urte bitartekoen guraso eta hezitzaileentzat; apirilaren 10ean, maiatzaren 8an eta ekainaren 5ean izango dira.
Nerabeen gaiak jorratzeko eskolak aldiz, 2018an izango dira, urtarrilaren 9an, otsailaren 6an eta 20an eta martxoaren 6an hain zuzen.
Iaz egindako guraso eskoletako saio bat. Argazkia: Ondarroako Udala
Eskolak emango dituztenak
Nerea Mendizabal psikopedagoga eta gizarte hezitzailea eta Ondarroako Udaleko
‘Hezkidetza’ programako hezitzaileak izango dira. Eskola guztiek bi orduko iraupena edukiko dute eta
Etxelilan emango dira,
17:30ean hasi eta 19:30ean amaitu.
Izena Ondarroako udaletxean eman behar da, eta hiru hilabeteko bakoitzeko
5 euro ordaindu beharko dira. Izena ematera bertaratu ezin dutenek, 94-683 36 76 telefonora deituta edo
aetxaburu@ondarroa.eus helbidera idatzita ere eman dezakete izena.
Antolatzaileek nabarmendu dute eskolak dirauten bitartean
haurtzaindegi zerbitzua egongo dela.