Domekan [urriak 15] ospatuko dute. Abesua kalean antzerki saioak, elikagai dastaketak eta jolasak burutuko dira egun osoan. Ikastetxeetako jangeletan elikadura ekologikoa eta garaikoa sustatzeko egiten da Ekolapiko Eguna,
Nekazaritza Ekologikoaren Aldeko Elkarteak bultzatuta.
Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak,
Cristina Enea Fundazioak eta
Biolur-Gipuzkoak dira antolatzaileak.
Egitaraua. Mary Chantilly
nazioarteko sukaldariak abangoardiako zenbait sukaldaritza teknika erakutsiko ditu, kalean bertan jarriko den agertokian. Gastronomia saioa hiru aldiz emango da: 12:00etan, 13:00etan eta 17:00etan, eta guztietan produktu ekologikoen dastaketa ere egingo da. Azkenik baratzeko elikagaietan oinarritutako jolasak egingo dituzte, 17:45ean.
Ekolapiko zer da? Bertako baserrietan sortutako elikagaiekin elikadura ekologikoa eta osasuntsua eskoletako jangeletan txertatzeko proiektua da. Proiektuaren esentzia haurrekin eta gurasoekin sentsibilizazioa lantzean datza. Elikadurak gizartean eta gorputzean suposatzen duenaz jabetzea da helburu nagusia. Elikagaiak lurrean eta animalietan ekoizten direnetik gure platerera iristerainoko prozezuaz jabetzea hain zuzen.