Gurrutxagak eta Frutosek irabazi dute Eako II. Mendi Duatloia
Zapatu arratsaldean lehiatu zuten Eako II. Mendi Duatloia, eta Eneko Gurrutxaga eta Zuriñe Frutos gailendu ziren gizonezkoetan eta emakumezkoetan, hurrenez hurren. Iñaki Floresek eta Alexander Ordeñanak osatu zuten mutilen podiuma. Nesketan, berriz,...
Aurten mendi duatloia erreleboka lehiatzeko aukera eman dute antolatzaileek, eta Mikel Goitia eta Jon Durana izan dira azkarrenak erreleboka. Sei bikotek parte hartu dute (bakarka 45 parte hartzaile egon dira). Aitor Olano eta Eñaut Gorroño sailkatu ziren Goitiaren eta Duranaren atzetik, eta Unai Arriola eta Antton Sanchez izan ziren hirugarrenak.
Beste alde batetik, Eneko Gurrutxagak, Aitor Regillagak, Aritz Mujikak, Imanol Oterminek, Juan Zubiak eta Gorka Lopezek osatutako Galarregi Galdaratz taldea izan da taldekako txapelduna.
Gurrutxagak ordubete, 27 minutu eta 59 segundotan burutu zuen zapatuko proba. Isasik 01.28.07 markatu zuen helmugan, eta Ordeñana Isasirengandik 21 segundora ailegatu zen helmugara.
Frutosek 2 ordu, 12 minutu eta 16 segundo behar izan zituen mendi duatloia amaitzeko. Garciari 2 minutu baino gutxiagoko aldea atera zion (02.14.10). Perez Garciarengandik 42 segundora helmugaratu zen zapatu arratsaldean.
Eako frontoian hasi eta bukatu zuten proba. Parte hartzaileek lehenengo 7,2 kilometroko ibilbidea egin zuten arineketan. Gero, frontoian mendi bizikletak hartu, eta 14,5 kilometroko zirkuitua burutu zuten. Mendi Duatloia korrika amaitu zuten; 1,5 kilometroko ibilbidea egin zuten moilatik eta herrigunetik.
Euskal Herriko VII. Mendi Duatloi Zirkuiturako puntuagarria izan zen Eako proba.