Barikuan eta domekan egingo dituzte Ispasterko 32. Zaldi-mando proben sariketaren beste bi saioak.
Biharko deman
Aulestiko Juan Uriarteren,
Markina-Xemeingo Patxua tabernakoen eta Berangoko Goitiaren zaldi-mandoak ariko dira zein baino zein gehiago,
18:00etatik aurrera.
Barikuko saioa 21:00etan hasiko da.
Aulestiko Kobaren, Bermeoko Irati Erauzkinen eta Laukizko Totxiren abereen txanda izango da, eta domekan, ostera,
Aulestiko Maider Uriarteren eta Gamizko Construcciones Torrontegiren zaldi-mandoak lehiatuko dira, 18:00etan hasita.
Probetan Ispasterko harria erabiliko dute, eta Bizkaiko Euskal Joko eta Kirol Federakundearen ordezkariek kontrolatuko dituzte.
Abereen oinarrizko pisua 400 kilokoa izango da, eta saio bakoitza hasi baino ordubete lehenago pisatuko dituzte.
Sariak. Zaldi-mando proben sariketaren
irabazleak 750 euro, manta eta txapela jasoko ditu; txapeldunordeak 650 euro eskuratuko ditu, eta hirugarrenak 575 euro. Zortzigarren sailkatura arteko sariak prestatu dituzte.
Era berean,
Lea-Artibaiko lehenengo hirurentzat sari bereziak daude. Eskualdeko onenak 120 euro irabaziko ditu, bigarren sailkatuak 100 euro eta hirugarrenak 90 euro.
Egutegia:
- BIHAR (18:00)
-Juan Uriarte (Aulesti)
-Goitia (Berango)
-Patxua Taberna
(Markina-Xemein)
- BARIKUA (21:00)
-Koba (Aulesti)
-Irati Erauzkin (Bermeo)
-Totxi (Laukiz)
- DOMEKA (18:00)
-Maider Uriarte (Aulesti)
-Construcciones Torrontegi (Gamiz)