Irteera
Lea-Artibaiko Europako Ondarearen Jardunaldien baitan dago kokatuta, eta urriaren 21ean egingo da,
Baso-pasisaia eta haren kudeaketa izenburupean. Aitor Onaindia Basoa Fundazioko mendi-ingeniaria izango da gidaria, eta basoko paisaia osatzen duten
zuhaitz espezieak ezagutzeko aukera egongo da. Basoa bera nola kudeatzen duten aztertu eta azaltzeaz batera, basoa mantentzeko beharginek egiten duten lana ere erakutsiko du gidariak.
Izena emateko bi aukera daude:
leaartibai@leaartibai.org edo
urkiola@urkiola.org posta elektronikoetara idatziz, edo 94-620 36 11 telefono zenbakira deituz (8:00etatik 15:00etara). Aurreratu dutenez, izena eman eta gero zehaztuko dute ibilbidea egiteko non batuko diren. Eguraldiak laguntzen badu,
10:00etan hasiko dira ibilbidea egiten, eta bi orduko iraupena edukiko duela aurreikusi dute. Antolatzaileek esan dutenez, ibilbidea zailtasun ertain-baxukoa da.
HONEKIN LOTUTA: