Debegesak Hazilan programan izena emateko epea luzatu du
Epea luzatuta, urriaren 19ra arte izena eman ahal da gazteen laneratzea sustatzea helburu duen Debegesaren Hazilan programan. Izen ematea doakoa da, eta Internetez egin behar da.Egitasmoa goi mailako zikloa edo unibertsitate gradua duten 20 eta 44 urte...
Egitasmoa goi mailako zikloa edo unibertsitate gradua duten 20 eta 44 urte bitarteko gazte langabeei dago zuzenduta, eta eskualdeko gazte kualifikatuen laneratzea bilatzen du; gazteek prestakuntza pertsonalizatua edukiko dute. Horregatik, eskainitako leku kopurua mugatua izango da.
Aktibatu lehenengo fasean, gazteen gaitasun pertsonalak eta profesionalak hobetzeko trebakuntza jasoko dute. Lan mundura sartzea erraztuko dieten erremintak eskainiko dizkiete, metodologia berritzaileen bidez. Azken fasean (Kokatu), enpresetan praktikak egiteko aukera izango dute parte hartzaileek.
Aipatutako faseekin lortu nahi dute lan munduko errealitatea gertutik ezagutzea, eta sortzen diren arazoei aurre egiteko gai izatea. Horretarako, bi hilabeteko iraupena edukiko du.
Debabarrenan egiten den Hazilan egitasmoaren laugarren urtea da, eta aurretiko hiruretan parte hartzaileen %70ek lana lortu zuten. 42 pertsonek parte hartu zuten ikastaroetan, 27 emakumek eta 15 gizonezkok. Garapen elkarteak koordinatzen du, eta Euskadiko 2014-2020 Programa Operatiboaren baitan kokatzen da; Europako Gizarte Funtsak finantzatzen du %50ean.