Denboraldi berrirako prestaketa lanak hasi ditu Isuntza Arraun Elkarteak
2017-2018 denboraldiko entrenamenduak hasi ditu Isuntza Arraun Elkarteak, eta azaldu dutenez, adin ezberdineko neska-mutil gazteak egon dira entrenamenduetan. «Gazte asko berriak dira, beste hainbat aurreko urtean hasitakoak, eta arraun elkartean urte...
Arraun elkartean parte hartzeko aukera zabalik dagoela azpimarratu dute, hala ere. «Arraun egin edo arrauna probatu nahi duenak arraun elkartera hurbildu besterik ez du egin behar».
Entrenamenduak
Entrenamenduei dagokienez, alebin, txiki, kadete eta gazte mailetako mutilek astelehenetan, eguaztenetan eta barikuetan entrenatzen dute, 17:00etatik 18:30era; alebin, txiki eta kadete mailetako neskek, aldiz, martitzenetan eta eguenetan dituzte entrenamendu saioak, 17:00etatik 18:30era.
Harrobia sendo eta osasuntsu dagoela ere azpimarratu dute zuzendaritza batzordeko kideek. «Guretzat ardura eta lana bada ere, oso pozik eta ilusioz beteta gaude gazte mailetan dauden arraunlariekin».
Harrobia osasuntsu dagoen seinale da, esaterako, apirilean Sestaon umeek Euskadiko Batel Txapelketan lortutako zilarrezko domina, urretik segundo erdi eskasera geratuta.