Kultura batzordearen bilera egingo dute eguaztenean
Ondarroako Udalak herriko kultur taldeen batzordea deitu du. Batzarra eguaztenean egingo dute, 18:00etan, udaletxeko bigarren solairuko batzar gelan.Lehenengo puntuan, joan den astean Guzur Etxea kulturgunearen erabilerari buruz egindako batzarraren az...
Lehenengo puntuan, joan den astean Guzur Etxea kulturgunearen erabilerari buruz egindako batzarraren azalpenak emango dizkiete kultur taldeei.
Guzur Etxea herriko artisten sormenerako gunea bilakatu nahi du udalak, eta iragan astean batu ziren bertako gelak erabili nahi dituzten taldeekin.
Horren ostean, Txilixoka kolektiboa aurkeztuko diete gainontzeko kultur taldeei. Ostean, Bertso Eskolari eta Santa Zezili Egunari buruzko gaiak landuko dira, eta azkenik, Gabonetako oporraldian herrian egin beharreko ekintzen egitaraua osatzen hasiko dira. Ahalik eta egitarau osatuena egin nahi du udalak, eta horregatik batzarrera joateko deia egin die kultur taldeei.