Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Galletebeitia, Ajuriagojeaskoa eta Enbeita, txapelketatik kanpo

Asier Alkorta
Amoroto,Aulesti,Berriatua,Etxebarria,Gizaburuaga,Ispaster,Lekeitio,Markina-Xemein,Mendexa,Munitibar,Mutriku,Ondarroa,Ziortza-Bolibar
2017/10/16
Bertsolari Txapelketa Nagusiko azken final laurdena jokatu zen zapatuan [urriak 14] Tolosako Beotibar pilotalekuan. Horretan Xabat Galletebeitia bertsolari lekeitiarra aritu zen. 636 puntugaz, lekeitiarra bosgarren geratu zen, eta finalaurrekoetan aritzeko txartelik ez zuen lortu. Lehenengo fasea amaituta, puntuazioz txapelketatik kanpo geratu dira baita ere Onintza Enbeita muxikarra (640,5 puntu) eta Ibon Ajuriagojeaskoa gernikarra (616 puntu). Nerea Ibarzabal da txapelketan jarraitzen duen bertoko ordezkari bakarra. Etxahun Lekuek irabazi zuen zapatuan azken final laurdeneko saioa; larrabetzuarrak 673 puntu eskuratu zituen. Azken saio horretan aritu ziren baita ere Maddalen Arzallus (670), Jon Maia (662,5), Beñat Lizaso (646,5) eta Eneko Lazkoz (607).
Etxahun Lekue, Tolosan. Atzean, eskuman, Xabat Galletebeitia. Argazkilaria: Alberto Elosegi/XDZ

Etxahun Lekue, Tolosan. Atzean, eskuman, Xabat Galletebeitia. Argazkilaria: Alberto Elosegi/XDZ

Azken saioa, jendetsua. Bertsozale Elkarteak azaldu duenez, final laurdeneko azken saioak 1.250 ikusle bildu zituen. Ion Zaldua aritu zen gai jartzaile lanetan, eta epaimahaia ondokoek osatu zuten: Eneko Bidegain, Maite Sukia, Jurgi Fuentes, Karlos Ibarguren, Jon Abril, Aitor Jimenez eta Iñaki Aurrekoetxea. Bestalde, Nerea Goñi eta Joxe Mari Altuna idazkari lanetan aritu ziren. Final laurdeneko fasean sei kanporaketa saio jokatu dira. Eta horietan ondokoak izan dira irabazleak: Alaia Martin (Baigorri), Jon Martin (Segura), Oihana Iguaran (Leitza), Miren Amuriza (Zalla), Nerea Ibarzabal markina-xemeindarra (Zumaia) eta Etxahun Lekue (Tolosa). Finalerako sarrerak. Halaber, abenduaren 17an Barakaldoko BECen jokatuko den finalerako sarrera guztiak agortu egin direla esan du Bertsozale Elkarteak. «Irailaren 12an, Bertsolari Txapelketa Nagusia aurkezteaz batera, finaleko sarrerak salgai jarri ziren Bertsozale Elkarteko bazkideentzat. Urriaren 2tik aurrera bazkide ez zirenek ere horiek erosteko aukera eduki zuten. Eta azken sarrerak domekan saldu ziren». Hala, BECeko aforoa bete-beteta dagoela esan dute. FINALAURREKOAK
  • Final laurdenetatik sailkatutako bertsolariak (18): Oihana Iguaran (714), Alaia Martin (712), Miren Amuriza (700,5), Nerea Ibarzabal (698,5), Agin Laburu (686), Iñaki Apalategi (685), Julio Soto (678,5), Unai Agirre (674,5), Jon Martin (673,5), Etxahun Lekua (673), Maddalen Arzallus (670), Nerea Elustondo (665,5), Jon Maia (662,5), Jone Uria (662), Nahikari Gabilondo (661,5), Miren Artetxe (661,5), Beñat Iguaran (655,5) eta Aimar Karrika (651,5).
  • Duela lau urte finalista izandakoak (6): Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Beñat Gaztelumendi, Igor Elortza, Maialen Lujanbio eta Sustrai Colina.
  • Finalaurreko saioak: Bastida (urriak 28), Irun (azaroak 1), Maule-Lextarre (azaroak 4), Durango (azaroak 12), Amurrio (azaroak 19), Donibane Lohizune (azaroak 26) eta Iruñea (abenduak 2). Finala. Abenduak 27, Barakaldoko BECen.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.