46 minutu eta 45 segundo behar izan zituen lan guztiak amaitzeko atzo [urriak 15] Donostiako Gasca kiroldegian.
Aitzol Atutxa dimarrak jantzi zuen txapela, laugarrenez, Iker Vicenteri
18 segundo aterata.
Atutxak 1:29 minututan moztu zuen lehen enborra, Iker Vicente zen bigarrena eta Mugertza hirugarrena momentu horretan.
Mutrikuarrak nafarrarekin lehiatu zuen bigarren postua. Hori izan zen aurreren egon zen unea. Hortik aurrera aurkariek aurrea hartu zieten apurka-apurka.
Mugertza lanean, atzoko finalean. Argazkia: Ibon Errazu
Azken sailkapenean hirugarren izan zen
Mikel Larrañaga 43:50 minutuko denborarekin; laugarren,
Iñaki Azurmendi 44:07 minutuko denbora eginda;
Joseba Otaegik, 44:39 minutukoa markatu zuen, eta
Ugaitz Mugertzak 46:45 minutuko denborarekin amaitu zituen lanak.
Iaz ez bezala, aurtengo finala askoz estuagoa izan zen, eta Bizkaia frontoiko finalean Atutxak aise irabazi bazuen ere, atzo dimarraren eta mutrikuarraren arteko aldea sei minutura ere ez zen iritsi.
Mugertza saria jasotzen. Argazkia: Ibon Errazu