71 untzako markagaz nagusitu da sariketan, eta ondorioz harentzat izan dira aurtengo txapela, manta eta 750 euroko saria.
650 euroko bigarren saria ere harentzat izan da, eta 575 euroko hirugarren saria
Markina Xemeingo Patxua tabernarentzat izan da.
Lea-Artibai eskualdeko partaideentzat ere sariak egon direnez, Koba aulestiarrak 220 euro jaso ditu (120 eskualdeko lehen sailkatuari zegozkionak, eta 100 euro bigarrenari zegozkionak), eta Markina Xemeingo Patxua tabernak 90 euro irabazi ditu hirugarren sailkatzeagatik.
Eguena izan zen probalekuan jende gehien batu zen eguna.
Argazkia: Ispasterko Udala.
Urriaren 12an, 13an eta 15ean lehiatu dituzte probak, eta Ispasterko Udaletik nabarmendu dutenez, jende asko batu da hiru saioetan: “Probak oso ondo joan dira. Hiru egunetan jende ugari egon da, osteguna izan delarik egun jendetsuena”.
Lehenengo egunean Aulestiko Juan Uriarteren zaldiak jarri zuen marka, 69 untzarekin baina ostiralean bere beste zaldiarekin Kobak 71 untza eginda gainditu zuen.
Bestalde, pernilak zozkatu zituzten demak ikustera bertaratu zirenen artean. Lehenengo egunean zozkatutako Mungiara joan zen, barikukoa Bedaronara eta domekakoa Aulestira.
SAILKAPENA:
- Koba (Aulesti): 71 untza
- Juan Uriarte (Aulesti): 69 untza
- Patxua Taberna (Markina-Xemein): 64 untza 1/4 2,82 m
- Maider Uriarte (Kortezubi): 64 untza 2,45m
- Construcciones Torrontegi (Gamiz): 58 untza
- Totxi (Laukiz): 57 untza
- Goitia (Berango): 54 untza 3,85m
- Irati Erauzkin (Bermeo): 54 untza 1,74m
- Lea-Artibaiko partaideen sailkapena:
- Koba (Aulesti): 71 untza
- Juan Uriarte (Aulesti): 69 untza
- Patxua Taberna (Markina-Xemein): 64 untza 1/4 2,82 m