Castrok eta Urkiolak jantzi dute txapela Gernika-Lumoko Rallyan
Sailkapenean bigarren egin dute Ivan Muñozek eta Hodei Madariagak; sari lokala ere eurentzat izan da. Lasa eta Martiarena izan dira hirugarrenak79 autok parte hartu zuten zapatuan Gernika-Lumoko 24. Rallyan, baina 30ek amaitu zuten proba. BMW M3 autoa...
Sailkapenean bigarren egin dute Ivan Muñozek eta Hodei Madariagak; sari lokala ere eurentzat izan da. Lasa eta Martiarena izan dira hirugarrenak
79 autok parte hartu zuten zapatuan Gernika-Lumoko 24. Rallyan, baina 30ek amaitu zuten proba. BMW M3 autoagaz lehiatu zuten Aingeru Castrok eta Alaitz Urkiolak eraman dute aurten sari nagusia. Laudiokoak markarik onenagaz amaitu zuen lasterketa (1.01.21,474).Iazko irabazleek, Ivan Muñozek eta Hodei Madariagak, sailkapenean bigarren postua eskuratu zuten, eta sari lokala ere eurentzat izan zen. Citroen C2 R2 Max autoagaz lehiatu zuten, eta lehenengo autoa baino 29 segundo beranduago iritsi ziren helmugara (1.01.51,207).
Garaipenak ihes egin zien, baina lortutako emaitzagaz pozik daude etxekoak. Zapatuan lehiatu ziren pilotuen artean «maila handia» zegoela esan dute, eta irabaztea iaz baino zailagoa zela. Rallyaren tarteak ere aurten zailagoak izan dira Muñozen iritziz, eta luzeagoak izan direla ere aipatu du. «Gidatzeko ere, eguraldi ona egin zuen arren, tarte asko umelak ziren, labankorrak», dio gernikarrak.
Jaiok proba utzi zuen
Hala ere, sentsazio «ezin hobeagaz» geratu direla esan dute. «Oso gustura ibili ginen, autoagaz ondo, eta gu ere ondo», dio Madariagak.
Txus Jaiok erretiratu behar izana pena bat izan zela aipatu dute. Ander Learretak eta Aitor Saizarrek ere lasterketa utzi behar izan zuten. «Horiek lehian jarraituz gero, Saizarregaz hirugarren postua lortzeko lehiatu behar izango genuke», diote. Iazko rallyagaz alderatuta, Lumoko igoera (barikuz egin zuten) izan du faltan bikoteak. Muñozek dioenez, tarte hori iaz erabakigarria izan zen beraientzat, han tarte nahikoa atera zuten-eta besteekiko. Dena den, aurten tarte hori lehiatuta ere abantaila lortzea zaila izango litzatekeela dio, aurtengo pilotuen artean maila handiagoa izan delako.
Lasterketa ona eginda, pozik daude. Batez ere, Lumoko bigarren bueltan egindakoa dute gogoan; «rallyko tarterik onena izan zen niretzat», esan du gernikarrak.
Hirugarren sailkatuak Joseba Lasa eta Maitane Martiarena izan ziren (1.02:57,265).
Proban abantaila handia zeraman Txus Jaiok ezin izan zuen rallya amaitu. «BMW M3 autoa probatu barik joan ginen, ez dugulako horretarako denborarik eduki. Pabiloian hamar buelta inguru emanda soilik atera ginen. Autoaren abiadura kaxako pieza bat apurtu zen. Bagenekien horrelako zerbait gertatu ahal zela», dio Jaiok. Hala ere, «amorrua» ematen duela dio; «proba irabazteko moduan genuen». Txus Jaio eta Jesus Urkidiren helburua, hala ere, autoari esku hartzea zen, eta helburu hori, behintzat, «bete» dute.
Rallya lehiatu bitartean, sentsazio «ona» izan zuen Jaiok: «Autoari esku hartzen ibili ginen, geroz eta azkarrago eta trebetasuna hartzen». Autoaren ahulguneak zeintzuk diren jakin ahal izan dute, horiek hobetu aldera. «Bi aukera genituen: autoa ondo jarri eta rallyra joan ez, edota autoaren hutsegiteekin rallyra joan. Bigarrena aukeratu genuen».