Galletebeitia, Ajuriagojeaskoa eta Enbeita, txapelketatik kanpo
636 puntugaz, Xabat Galletebeitia lekeitiarra bosgarren geratu da azken final laurdenean. Nerea Ibarzabal da txapelketan jarraitzen duen bertoko ordezkari bakarraBertsolari Txapelketa Nagusiko azken final laurdena jokatu zen zapatuan, Tolosako Beotibar...
636 puntugaz, Xabat Galletebeitia lekeitiarra bosgarren geratu da azken final laurdenean. Nerea Ibarzabal da txapelketan jarraitzen duen bertoko ordezkari bakarra
Bertsolari Txapelketa Nagusiko azken final laurdena jokatu zen zapatuan, Tolosako Beotibar pilotalekuan. Horretan Xabat Galletebeitia bertsolari lekeitiarra aritu zen. 636 puntugaz, lekeitiarra bosgarren geratu zen, eta finalaurrekoetan aritzeko txartelik ez zuen lortu. Lehenengo fasea amaituta, puntuazioz txa- pelketatik kanpo geratu dira baita ere Onintza Enbeita muxikarra (640,5 puntu) eta Ibon Ajuriagojeaskoa gernikarra (616 puntu). Nerea Ibarzabal da txapelketan jarraitzen duen bertoko ordezkari bakarra.Etxahun Lekuek irabazi zuen zapatuan azken final laurdeneko saioa; larrabetzuarrak 673 puntu eskuratu zituen. Azken saio horretan aritu ziren baita ere Maddalen Arzallus (670), Jon Maia (662,5), Beñat Lizaso (646,5) eta Eneko Lazkoz (607).
Azken saioa, jendetsua
Bertsozale Elkarteak azaldu duenez, final laurdeneko azken saioak 1.250 ikusle bildu zituen.
Ion Zaldua aritu zen gai jartzaile lanetan, eta epaimahaia ondokoek osatu zuten: Eneko Bidegain, Maite Sukia, Jurgi Fuentes, Karlos Ibarguren, Jon Abril, Aitor Jimenez eta Iñaki Aurrekoetxea. Bestalde, Nerea Goñi eta Joxe Mari Altuna idazkari lanetan aritu ziren.
Final laurdeneko fasean sei kanporaketa saio jokatu dira. Eta horietan ondokoak izan dira irabazleak: Alaia Martin (Baigorri), Jon Martin (Segura), Oihana Iguaran (Leitza), Miren Amuriza (Zalla), Nerea Ibarzabal markina-xemeindarra (Zumaia) eta Etxahun Lekue (Tolosa).
Finalerako sarrerak
Halaber, abenduaren 17an Barakaldoko BECen jokatuko den finalerako sarrera guztiak agortu egin direla esan du Bertsozale Elkarteak. «Irailaren 12an, Bertsolari Txapelketa Nagusia aurkezteaz batera, finaleko sarrerak salgai jarri ziren Bertsozale Elkar- teko bazkideentzat. Urriaren 2tik aurrera bazkide ez zirenek ere horiek erosteko aukera eduki zuten. Eta azken sarrerak domekan saldu ziren». Hala, BECeko aforoa bete-beteta dagoela esan dute.
Dena dela, finalerako auobus eta bazkari txartelak oraindik salgai daudela esan dute; horiek www.bertsosarrerak.eus webgunean erosi ahal dira.
Atari horretan, baita ere, finalaurreko saio guztietarako sarrerak aurretiaz daude salgai. Eta gogora arazi dute, orain arte legez, saio horietan ere lekuak mugatuak direla.