Lekeitioko hiribilduak 692 urte beteko ditu azaroaren 3an, eta urteurren hori ospatzeko, lau asteburutako egitaraua osatu du udalak. Herriko kultur ondarea ezagutzeko bidea emango dute datorren zapatuan [urriak 21]
Garraitz irlara egingo den bisita gidatuagaz hasiko diren ekimenek.
10:00etan Isuntza hondartzatik hasita Garraitz irla bisitatzeko aukera egongo da Atabaka alkartearen eskutik.
Urriaren 28 eta 29rako ere bisita gidatuak prestatu dituzte. Bisita horiek Bizkaiko Ondare Jardunaldien baitan kokatzen dira, eta udalak jakitera eman duenez, ia beteta daude.
Hiribilduko harresiaren inguruan egindako bisita gidatua Iñaki Pereda arkeologoagaz.
Urriaren 28an, Jesus Muñiz historialariak
Carlos Adan de Yarza (1812-1863) politikari liberal foruzale ospetsua, Bilboko alkate eta Bizkaiko Ahaldun Nagusi ere izan zena eta haren seme
Mario Adan de Yarza (1846-1920), hori ere Bizkaiko Ahaldun Nagusi izan zena, aurkeztuko ditu Zubieta jauregiko lorategira bisita egiten den bitartean.
Carlos Adan de Yarza botanikaren zale amorratua zenez, lorategi eder bat landatu zuen Zubieta jauregian eta bere semeak intsinis pinua sartu eta industrian ustiatzen hasteagatik da ezaguna. 11:30ean hasiko da bisita Zubietako sarreratik.
Urriaren 29an, berriz,
Ramon Adan de Yarza (1848-1917) aurreko bien seme eta anaia ezagutzera emango dute Guillermo Ruiz de Erantxun eta Elena Aranda historialariek. Ikertzaile askoren iritziz, Ramon Adan de Yarza Euskal Herrian izan den geologorik handiena da.
Adan de Yarza leinuak Lekeition ditu bere sustraiak eta bere sortzailea XIV. mendeko Fernando Adan de Yarza izan zen. 11:30ean hasiko dute bisita, Karraspioko aparkalekuan.
LEKEITIOKO HIRIBILDUAREN SORRERA
Herriko pertsonaiak. Beste bisita gidatu bi ere egingo dira hiribilduaren urteurrenari begira. Alde batetik,
azaroaren 4an, 11:00etan,
Lekeitioko harresia ezagutzeko aukera egongo da Iñaki Pereda eta Belen Bengoetxea arkeologoen eskutik. Udaletxeko eskaileratan hasiko dute ibilbidea.
Azaroaren 11n, bestalde,
Iñigo de Artieta merkatari, almirante eta pirataren bizitzari lotutako azalpenak emango ditu Juan Manuel Gonzalez Cembellin historialariak. Bisita gidatua Dominiken komentutik hasiko da, 11:00etan.
Bisita guztietara joateko
izena eman behar da aldez aurretik, astelehenetik barikura, 09:00etatik 11:00etara, 94 603 41 22 telefono zenbakira deituta edo
artxiboa@lekeitio.eus helbidera idatzita.
Urteurreneko ekimenak borobiltzeko gainera,
hitzaldi bat ere egongo da azaroaren 10ean, 19:00etan, kultur etxeko azkue aretoan. Xabier Alberdik
Nicolas de Artieta eta munduaren lehen itzuliari buruz hitz egingo du.
HONEKIN LOTUTA: Lekeitioko Hiribilduaren sorrera