Lekeitioren historia ofiziala
1325. urtean hasi zen. Aintzina, gaur eguneko Lekeitio kokatua dagoen lekuan, arrantza mundutik bizi zen Bizkaiko Elizate Elkartasuneko kontzeju edo herri bat zegoen. Biztanleria Santa Maria elizaren inguruan ezarrita zegoen. Portuan, Arranegi kalea zen arrantzale familien gunea; Dendari kalea, ostera, merkatari gunea. Azken hori, gainera, barru aldera abiatzeko bidea zen (Atea).
1325. urtean
Maria Diaz de Haro Bizkaiko Andereak fundazio karta eman zion Lekeitioko elizateari. Horrela
hiribildu bihurtu zen herritxoa eta zenbait onura juridiko, merkatal, fiskal, militar, eta baita erlijioso ere eskuratu zituen. Kartak hiriko mugak ere ezarri zituen eta, eurok zirela eta borroka batean ibili ziren alboko elizate eta burdinolekin. Harrezkero
Alfonso XI.k berretsi egin zuen sorrera karta 1334.ean. Eta berorren agintaldian eraiki ziren hiriko harresiak, nahiz eta hesi bat fundaziozko karta baino lehen ere egon.
Lekeitioko harresia. Argazkia: artxiboa
Lekeitiarrei euren forua edukitzeak autonomia zabala ematen zien herriko administrazioaren kudeaketan. Baita lehen mailako epaiketetan, hiriaren bilakaeran, jarduera ekonomikoetan eta baita gaurko Udalbatzaren baliokideko Kontzejuko kargudunak izendatzean ere. Kontzejua alkaeak eta errejidoreak osatzen zuten. Alkateak batzarburu egin, erabakitako dekretuak onartu eta, euren kalitatezko botoa zela eta, errejidoreen arteko istiluak ebazten zituen. Baina bereziki epailea zen.
Kartak
Santa Maria elizaren patronatua eman zion hiriari. Horretara, hiria parrokiaren ondasunen jabekide bihurtu zen, parrokiaren errenten administratzaile, eliz-gizonen izendatzaile eta parrokia apaintzeko arduradun.