Urriko 21ean eta 22an osaptuko dituzte 2017ko Beheko Arrabala jaiak, Atxondoa auzoan. Urtero bezala, zapatuan margo lehiaketa egingo da 3 urtetik 11 urtera bitartekoentzat. Egun horretan, baita ere, Gari eta Amaia bikotearen erromeriagaz eta umeen jaialdiagaz gozatu ahalko da. Domekan buruhandiak izango dira protagonistak.
Urriaren 21a, zapatua
- 10:00. 23. Margo Lehiaketa, gaia “Markina-Xemein eta bere inguruak”. 10:00etatik 12:00etara kontrol markak ipiniko dira. Margolanen bilketa 14:00etan izango da. Margo teknika librea izango da (margogailuak, zera, olioa … ) eta bajoitzak erabili behar dituen tresnak ekarriko ditu. Parte hartzaileak 3 urtetik 11 urtera izango dira, lau taldetan banatuta: 3-4, 5-6, 7-8, 9-10. 11-75 urte bitartekoak margotzeko aukera izango dute baina saririk jaso gabe.
- 19:00. Marrazki lehiaketako sari banaketa, Bikalen. Bertan hilabete osoan zehar erakusketa ikusteko aukera egongo da. Sariak eskolako materialak izango dira.
- Arratsaldean Gari eta Amaia erromeria arituko da.
- 17:00. Umeen jaialdia: Txokolatada, buruhandiak, txingak eta haibat jolas.
Urriaren 22a, igandea