Bularreko Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira [urriak 19], Mutrikuko Minbiziaren Aurkako Elkarteak eta Katxalin elkarteak zapatu eguerdia [urriak 14] girotu zuten Mutrikun. Hala, Beheko Plazatik Goiko Plazarainoko kalejira egiteaz gain, bularreko minbiziaren aurkako lazo arrosa mosaiko eran irudikatu zuten mutrikuarrek.
Halaber, gaitz hori dutenei elkartasuna adierazi eta borrokan jarraitzeko indarra erakutsi nahi izan zieten mutrikuarrek. Ekintzan nahikoa jendek parte hartu zuen, eta herriko bertsolari eta musikariek abesti bat eskaini eta gero, puxika arrosak aireratu zituzten.
Herritarrak, abestia entzuten, puxika arrosekin.
Kalejira, Goiko Plazara ailegatzen.
Mosaikoa, elizako eskaileretan.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.