Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Haur Koruen II. Topaketan egongo da Xemein Gazte Ahots Abesbatza

Eider Mugartegi
Markina-Xemein
2017/10/18
Bizkaiko Abesbatzen Elkarteak antolatuta, asteburuan Bilbon egingo den Haur Koruen II. Topaketan parte hartuko du Markina-Xemeingo Xemein Gazte Ahots Abesbatzak. Zapatu [urriak 21] goizean joan eta domeka [urriak 22] iluntzean itzuliko direla jakitera eman du Itxaso Jaio abesbatzaren zuzendariak. Bilboko aterpetxe batean egongo dira Bizkaiko beste haur koro batzuetako partaideekin batera, eta adinaren arabera, bi taldetan banatuko direla azaldu du Jaiok. «8 eta 11 urte bitarteko talde bat eta 12 urtetik gorako beste bat egongo dira». Txikien taldea Saioa Ruizek zuzenduko du, eta nagusiena, ostera, Josu Elberdin musika irakasle eta koru zuzendari ezagunak gidatuko du. Guztira, Bizkaiko bederatzi abesbatzetako 126 ume batuko ditu ekimenak.
Mutrikuko eta Markina-Xemeingo abesbatza eta musikariak Xemeingo parrokian eskaini zuten emanaldian.

Mutrikuko eta Markina-Xemeingo abesbatzak eta musikariek Xemeingo parrokian eskaini zuten emanaldian.

Tailerrak. Zapatu goizean tailer bi izango dituzte koruetako partaideek eta arratsaldean beste bi. Talde bakoitzak lau kanta prestatuko ditu eta guztiek ikasiko dituzte beste bi kanta, denek batera abesteko. «Bakoitzak bere koruan ikasita dauzkate kantak aldez aurretik, eta tailerretan hobetu eta koreografia gehituko diete», zehaztu du Itxaso Jaiok. Topaketetan ikasitako guztia domekan plazaratuko dute gazteek; Bilboko La Encarnacion elizan emanaldia eskainiko dute 18:30ean. «Emanaldia doan izango da, eta bertan batuko dira partaideen gurasoak bai eta nahi duten abesbatza zale guztiak ere». Bigarren aldia da Xemein Gazte Ahots Abesbatzak topaketetan parte hartzen duela. Iaz zortzi kide joan ziren, eta aurten aldiz, hogei animatu dira parte hartzera. Aukera galdu ezina dela aitatu du Itxaso Jaiok. Izan ere, gazteek zuzendari profesional handiekin lan egin eta beste abesbatza batzuetako partaideekin partekatu dezaketela azpimarratu du. «Horrelako ekintzak egitea guretzat ez zen posible izango udalaren laguntza barik».

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.