Lea Ibarreko zaintzaileentzat tailerra emango dute azaroan
Parte hartzeko asmoa dutenek Lea Ibarreko Udal Mankomunazgoan (94-684 29 63) edo Aulestiko, Amorotoko, Gizaburuagako, Mendexako zein Munitibarko udaletxeetan izena eman behar dute.
Azaroko astelehen arratsaldetan emango dute tailerra. Hain zuzen, azaroaren 6an egingo dute lehenengo saioa. Azaroaren 13an, 20an eta 27an egingo dituzte beste saioak.
17:00etatik 18:30era elkartuko dira Gizaburuagako Lea Ibarreko Udal Mankomunazgoaren egoitzan, eta Sortzen enpresako Irati Arrillaga psikologoak emango du tailerra. Kulpa, asertibitatea, dolua edota estresa bezalako gaiak landuko dituzte, besteak beste. “Ikastaro hau zaintzaileei zuzenduta dago; norbere burua zaintzen ikas dezaten, horrela besteak hobeto zaindu ahal izateko”.
10 pertsonako gehienezko kopurua ezarri dute. Lea Ibarreko Udal Mankomunazgoak laugarren urtez antolatu du tailerra, eta bertan parte hartzera animatu dituzte herritarrak: “Asko urtero etortzen dira, eta parte hartzaile berriei gonbidapena luzatzen diegu”.