Herrian
enplegua handitzea eta ekintzailetasuna bultzatzea dira helburuak, eta
Mutrikulan egitasmoaren barruan dauden hiru ardatzetan oinarrituko da programa.
Mutrikuko Udala da sustatzailea.
Lehenengo ardatzak
enpresa berriak ezartzeko ekimenei laguntzean datza. Honen onuradunak Debegesa agentziarekin
bideragarritasun plana egin eta Mutrikun alta ematen duten pertsona fisiko nahiz juridikoak izango dira.
Bigarren ardatza berriz
enpleguaren sustapenari dagokio. Honen xedea langile berrien kontratazioak egitea da, ekintzailea berea ere kontuan hartuta. Horrela, herriko
langabezia tasa murriztu nahi da.
Eskaerak aurkezteko epea azaroaren 2an amaitzen da
Hirugarren eta azken ardatza
disfuntzio fisikoak dituztenei zuzenduta dago.
Gizarte baztertze arriskuan dauden edota disfuntzio fisikoa duten pertsonen kontratazioa bultzatzea da helburua, bazterketa egoeran geratzea saihesteko. Mutrikun lantokia duten legez eratutako enpresei daude zuzenduta alor honetako laguntzak. Laguntza hau jaso ahal izateko, enpresaren helburua gizarte baztertze arriskuan dauden desgaitasun fisikoa duten pertsonen
lan integrazioa izan behar da.
Laguntza hauek eskatzeko
Mutrikuko udaletxera jo behar dute interesa daukatenek, eta eskaerak aurkezteko epea
azaroaren 2an amaitzen da.
Herriko ekonomia sustatzea da programaren helburua.