Galiziako suteak direla eta, euskal mendietan neurriak hartu beharra dagoela dio Eguzkik
Galiziako, Portugalgo eta Asturiaseko basoek euskal mendiekin antzekotasun ugari dituztenez, azken suteek hartu duten larritasuna hemengo kezka ere badela azaldu du talde ekologistak.
Iberiar penintsulan gertatzen ari diren suteek ez dute jatorri naturala esan dute. Eguzkikoek hainbat arrazoi eman dituzte: muturreko baldintza atmosferikoak, klima aldaketa, mendien utzikeria landa eremuen despopulazioaren ondorioz, lurraren birkalifikazioak, baso politika temerarioak, prebentzioan murrizketak eta suari aurre egiteko deskoordinazioa.
Eguzkik nabarmendu du Euskal Herrian, eta bereziki Bizkaian eta Gipuzkoan hazkunde azkarreko espezie exotikoetan oinarritutako baso-politika dagoela, eta zenbait gastu eta interesak alde batera utzi behar direla arazoari aurre egiteko. Eukaliptoak eta Intsinis Pinuak landare pirofiloen artean daude sailkatuta; sua hartzeko joera handia daukate. Talde ekologistak salatzen du foru aldundiek espezie horien landaketa sustatzen dituela.