Zapatu goizean jokatuko da lehen jardunaldia Mutrikuko San Migel futbol zelaian.
12:00etan hasiko dira partiduak, azken orduko gorabehera bat tarteko ordu bete atzeratu baitute hasiera ordua.
14:00etan amaituko dira partiduak.
Lau taldek parte hartuko dute Mutrikuko lehen jardunaldi horretan: Eibarrek, Bera-Berak, Atletiko San Sebastian/Hernani taldeak eta Mutriku/Zarautz/Beltzak taldeak.
Mutriku errugbi eskolako kideak. Argazkia: MRT
Partidu bakoitzak
17 minutuko iraupena edukiko du, eta neurketak 20 minututik 20 minutura hasiko dira. Jokatuko del lehen norgehiagoka
Mutriku/Zarautz/Beltzak eta Eibarren artekoa izango da.
Mutriku errugbi eskolako kideek kirol honetaz gozatu nahi duten guztiak
gonbidatu nahi izan ditu zapatuan San Migel zelaira joatera.