Gipuzkoako ligako 14 urtez azpiko lehen errugbi jardunaldia jokatuko da Mutrikun

Zapatu goizean jokatuko da lehen jardunaldia Mutrikuko San Migel futbol zelaian. 12:00etan hasiko dira partiduak, azken orduko gorabehera bat tarteko ordu bete atzeratu baitute hasiera ordua. 14:00etan amaituko dira partiduak. Lau taldek parte hartuko dute Mutrikuko lehen jardunaldi horretan: Eibarrek, Bera-Berak, Atletiko San Sebastian/Hernani taldeak eta Mutriku/Zarautz/Beltzak taldeak.
Mutriku errugbi eskolako kideak. Argazkia: MRT

Mutriku errugbi eskolako kideak. Argazkia: MRT

Partidu bakoitzak 17 minutuko iraupena edukiko du, eta neurketak 20 minututik 20 minutura hasiko dira. Jokatuko del lehen norgehiagoka Mutriku/Zarautz/Beltzak eta Eibarren artekoa izango da. Mutriku errugbi eskolako kideek kirol honetaz gozatu nahi duten guztiak gonbidatu nahi izan ditu zapatuan San Migel zelaira joatera.