Mendexako auzoetatik ibilaldia egingo dute zapatu honetan
Beste urte batez, Mendexako Kuku Habixa Kultur Elkarteko kideek Mendexa-Mendexa ibilaldia antolatu dute. Zapatu honetan egingo dute Zelaia, Leagi, Likona, Kurtxiaga-Arropain, Ugaran, Urrutia eta Iturreta auzoetatik barrena mendi martxa goizean hasi eta...
08:30ean Eleizaldeko taberna ondotik aterako dira, eta lau bat orduko ibilaldia izango dela jakitera eman dute.
Hala ere, ibilbide osoa egin gura ez dutenek, 10:30ak aldera Iturreta auzora hurreratu, eta gainontzekoekin bat egiteko aukera izango dute.
Iaz egin ez bazuten ere, 9-10 urte daramatzate auzo guztiak batzen dituen ibilaldia egiten, eta sorrerako helburu berari eusten dio; herritarrak elkartzea. Ā«Batik bat mendexarrei zuzenduta dago, baina noski inguruko herritarrak ere etorri daitezkeĀ». Beraz, goiz pasa mendi martxan egiteko gogoa duen edonor hurbildu daiteke zapatuan.
Ibilbide amaieran parte hartzaileak Goi Alde Elkartean batuko dira, bertan hamaiketakoa prestatuko baitiete.