Domekan (urriak 22) eta astelehenean (urriak 23) jokatuko dute txapelketa. 18:00etan hasiko da lehen eguneko dema, eta astelehenean, ostera, 21:00etatik aurrera.
Abereen oinarrizko pisua 450 kilokoa izango da (daukaten kilo bakoitzeko kilo bateko gainkarga hartuko dute), eta saio bakoitza hasi baino ordubete lehenago pisatuko dituzte.
Domekako saioan Etxebarriako Adorrixa anaien, Azkoitiako Txibilterren eta Zumaiako Talaia jatetxekoen zaldi mandoak ariko dira zein baino zein gehiago. Biharamunean Aulestiko Aitor Alzaaren, Maumeko Baraiazarraren eta Nabarniz Jatetxeko abereen txanda izango da.
Probetan
950 kiloko Aulestiko Harri Barria erabiliko dute (100 kiloko gainkargarekin), eta Bizkaiko Euskal Joko eta Kirol Federakundearen ordezkariek kontrolatuko dituzte.
Sariak. Kinttopeko zaldi-mando proben irabazleak 600 euro eta Ilunzar tabernak emandako manta jasoko ditu; txapeldunordeak 550 euro eskuratuko ditu, eta hirugarrenak 500 euro. Seigarren sailkatura arteko sariak prestatu dituzte.
EGUTEGIA:
- Talaia Jatetxea (Zumaia)
- Adorrixa anaiak (Etxebarria)
- Txibilter (Azkoitia)
- Baraiazarra (Maume)
- Aitor Alzaa (Aulesti)
- Nabarniz Jatetxea (Nabarniz)
SARIAK:
- 600 euro eta Ilunzar tabernak emandako taberna.
- 550 euro.
- 500 euro.
- 450 euro.
- 400 euro.
- 350 euro.