Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • JAIAK
    • Emakumeak Lerroburura
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Adimen A.
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Sukarrietan egiten ari diren ponpatze estazioko lanak bisitatu ditu Iñaki Arriolak

Lanon garrantzia nabarmendu du sailburuak. Sukarrietako ponpatze estazioa saneamendu sistemaren muina dela esan du. 2018. urteko bigarren hiruhilabetekoan amaitzea espero duteEusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailburu I...

Olaia Zabalondo
Lea-Artibai eta Mutriku
2017/10/19

Lanon garrantzia nabarmendu du sailburuak. Sukarrietako ponpatze estazioa saneamendu sistemaren muina dela esan du. 2018. urteko bigarren hiruhilabetekoan amaitzea espero dute

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailburu Iñaki Arriola Sukarrietan egon zen atzo goizean. Hain zuzen ere, Uraren Euskal Agentzia (URA) herri horretan eraikitzen ari den ponpatze estazioko lanak bisitatzera joan zen.

Arriolak URAren zuzendari nagusi Ernesto Martinez de Kabredogaz egin zuen bisita, eta Sukarrietako alkate Erruki Goiriena ere bertan egon zen, beste batzuen artean. Sukarrietan egiten ari diren ponpatze estazioak Urdaibaiko saneamendurako proiektu orokorrerako daukan garrantzia nabarmendu zuen Arriolak; «sistemaren muina» dela esan zuen. «Ondo araztu gabeko hondakin urak isurtzea ekidingo du aparteko ingurumen balioa duen Urdaibai Biosfera Erreserban». Izan ere, Sukarrietako ponpatze estazioak Mundakako itsasadarreko ezker ertzeko eta eskuin ertzeko zati bateko hondakin urak, Gernika-Lumokoak barne, Lamiarango Hondakin Uren Araztegira (HUA) bideratuko ditu.

Zailtasun handiko lanak

Sukarrietako lanak zailtasun tekniko nabarmeneko lanak direla azaldu du Arriolak: espazio gutxi dagoelako, Mundakako itsasadarraren ertzean eraiki behar izan delako, lurpean egin delako eta itsasoak hartzen duen maila azpitik eraiki behar izan delako. Hala, jakinarazi duenez, diametro askotariko 300 zutoin baino gehiago jarri zituzten, 40×40 metroko eremu bat itxi aldera. Ondoren, ponpatze estazioa estaltzen duen hormigoizko estalki-lauza egin zuten. Lanok amaitzerakoan, horren gainean berreskuratuko dute Marisma parkea.

Lurpeko kaxa hori eraikitzeko zutabeak eta estalki-lauza eraikitakoan, barruan zegoen lurra erauztea «zailtasun handikoa» izan da Arriolaren arabera. Parke azpian, 10 metrora arteko sakoneran zulatu behar izan dute.

Sailburuaren arabera, Sukarrieta eta Lamiarango HUAra arteko obra Urdaibaiko saneamendu sareko faserik «garrantzitsuenetarikoa» da, eta 2018. urteko bigarren hiruhilabeterako amaituta egotea aurreikusten dutela gaineratu du.

Gernika-Busturia

Parez pare, URAk Mundakako itsasadarreko ezkerraldeko bilgailu nagusia eraikitzeko lanak esleitu berri dituela gogorarazi du. Hain zuzen ere, Gernika-Lumoko ponpatze estazioa eta Busturiko ponpatze estazioa lotzeko lanak egingo dituzte.

Lan horien helburua Gernikatik Busturirainoko hondakin urak jasotzea da, «abian diren edo eraikitzen ari diren kolektore tarteen bidez batu, eta horiek guztiak Lamiarango HUAra botatzea, bertan dagokion moduan tratatu ditzaten, itsasora isuri aurretik».

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Bizkaia

Euskal Herria, Bizkaia

Jauzi Ekosozialak uste du Loiuko aireportuan bidaiari gehiago egoteak ondorio kaltegarriak izan ditzakeela

Euskal Herria, Bizkaia

Animalien sufrimendurik gabeko jaiak eskatu dituzte Algortako Portu Zaharrean

Bizigiro, Bizkaia

Goitibeherak eta musika Gernikan

Euskal Herria, Bizkaia

Kaleko saltzaileek Bilboko Udalari exijitu diote udaltzainen eraso «arrazistak» ikertzeko eta halakoak amaiarazteko

Bizigiro, Bizkaia

Bi egun jazzaren erritmoan

Euskal Herria, Bizkaia

Getxoko Sokamuturra Ez taldea kalera irtengo da etzi, animalien jaietako sufrimendua gaitzesteko

Bizigiro, Bizkaia

San Rokeko txinpartaren zain

Euskal Herria, Bizkaia

Gernikako Udalak abuztuaren 23rako gaztetxea husteko eskatu du, lege prozedurarik hasi barik

Euskal Herria, Bizkaia

Justizia Anderrentzat plataformak salatu du oraindik badaudela «erantzule diren polizia eta arduradun politikoak»

Kultura, Bizkaia

Euskal artista gazteen saretzea bistaratu du ‘Ertibil Bizkaia’ erakusketak Bilbon

Bizigiro, Bizkaia

Onintza Enbeita: «Bertsolari moduan sekula jaso dudan maitasun erakustaldirik handiena da pregoilari izatea»

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.