Mutriku Futbol Taldeko
neskak izango dira asteburu honetan jokatuko ez duten bakarrak,
atsedenaldia egokitu zaielako ligako bosgarren jardunaldian. Iragan zapatu arratsaldean ligako lehen puntua lortu zuten, Urolaren aurka
2-2 berdindu eta gero San Migel futbol zelaian.
Zapatu goizean
Berriatukok jokatuko du. Erketz Azkueren mutilak punturik ezin batuta dabiltza sailkapenean, eta zapatuan 10:30ean Bermeo B-ren aurka lehen garaipena lortzen saiatuko dira. Berriatuarrak baino postu bat atzerago eta jaitsiera postuetan sartuta dago
Artibai Futbol Taldea. Hauek ere garaipenik ez dute lortu, eta punturik ere ez dute batu sailkapenean. Hasiera gogorra izaten ari da bi taldeentzat. 17:15ean hasiko da Barroetan Gernika Sportingen aurkako partidua.
Zapatu arratsaldean jokatzen lehena
Mutriku Futbol Taldeko mutilen taldea izango da. Igor Elezgarai ‘Txaparro’-ren mutilak sailkapenean jauzi bat emateko aukera emango dien garaipenaren bila joango dira Ordiziako Altamira futbol zelaira. Sailkapeneko liderraren aurka jokatu behar dute. Jokatzen hurrengoa
Lekeitio izango da, 16:30ean egingo baitu
Larrotegin. Jaitsiera postuetan sartuta dagoen BegoƱa talde bilbotarra edukiko dute aurrean, eta pasa den asteburuan jasandako ligako lehen porrota ahazten saiatuko dira. 2-1 galdu zuten Morazaren aurka Artxandan.
Lekeitio Futbol Taldearen hamaikakoa Artxandan. Argazkia: Leartigol
Azkenik,
Aurrerak 17:15ean jokatuko du Igorren Arratiaren aurka. Azken partidua iragan asteko eguenean jokatu zuten Ibon Lopezen mutilek, eta 1-1 berdindu zuten Zaldupen Sondikaren aurka. Momentuz
ez dute garaipenik eskuratu etxetik kanpo, galdu egin baitzuten Zallan eta Galdakaon, eta lehen 3 puntuen bila joango dira Igorrera.