Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • JAIAK
    • Emakumeak Lerroburura
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Adimen A.
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Zapatuan jokatuko dute eskualdeko futbol talde nagusi guztiek

Mikel Santiso
Berriatua,Lekeitio,Markina-Xemein,Mutriku,Ondarroa
2017/10/19
Mutriku Futbol Taldeko neskak izango dira asteburu honetan jokatuko ez duten bakarrak, atsedenaldia egokitu zaielako ligako bosgarren jardunaldian. Iragan zapatu arratsaldean ligako lehen puntua lortu zuten, Urolaren aurka 2-2 berdindu eta gero San Migel futbol zelaian. Zapatu goizean Berriatukok jokatuko du. Erketz Azkueren mutilak punturik ezin batuta dabiltza sailkapenean, eta zapatuan 10:30ean Bermeo B-ren aurka lehen garaipena lortzen saiatuko dira. Berriatuarrak baino postu bat atzerago eta jaitsiera postuetan sartuta dago Artibai Futbol Taldea. Hauek ere garaipenik ez dute lortu, eta punturik ere ez dute batu sailkapenean. Hasiera gogorra izaten ari da bi taldeentzat. 17:15ean hasiko da Barroetan Gernika Sportingen aurkako partidua. Zapatu arratsaldean jokatzen lehena Mutriku Futbol Taldeko mutilen taldea izango da. Igor Elezgarai ‘Txaparro’-ren mutilak sailkapenean jauzi bat emateko aukera emango dien garaipenaren bila joango dira Ordiziako Altamira futbol zelaira. Sailkapeneko liderraren aurka jokatu behar dute. Jokatzen hurrengoa Lekeitio izango da, 16:30ean egingo baitu Larrotegin. Jaitsiera postuetan sartuta dagoen Begoña talde bilbotarra edukiko dute aurrean, eta pasa den asteburuan jasandako ligako lehen porrota ahazten saiatuko dira. 2-1 galdu zuten Morazaren aurka Artxandan.
Lekeitio Futbol Taldearen hamaikakoa Artxandan. Argazkia: Leartigol

Lekeitio Futbol Taldearen hamaikakoa Artxandan. Argazkia: Leartigol

Azkenik, Aurrerak 17:15ean jokatuko du Igorren Arratiaren aurka. Azken partidua iragan asteko eguenean jokatu zuten Ibon Lopezen mutilek, eta 1-1 berdindu zuten Zaldupen Sondikaren aurka. Momentuz ez dute garaipenik eskuratu etxetik kanpo, galdu egin baitzuten Zallan eta Galdakaon, eta lehen 3 puntuen bila joango dira Igorrera.  

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Bizkaia

Euskal Herria, Bizkaia

Jauzi Ekosozialak uste du Loiuko aireportuan bidaiari gehiago egoteak ondorio kaltegarriak izan ditzakeela

Euskal Herria, Bizkaia

Animalien sufrimendurik gabeko jaiak eskatu dituzte Algortako Portu Zaharrean

Bizigiro, Bizkaia

Goitibeherak eta musika Gernikan

Euskal Herria, Bizkaia

Kaleko saltzaileek Bilboko Udalari exijitu diote udaltzainen eraso «arrazistak» ikertzeko eta halakoak amaiarazteko

Bizigiro, Bizkaia

Bi egun jazzaren erritmoan

Euskal Herria, Bizkaia

Getxoko Sokamuturra Ez taldea kalera irtengo da etzi, animalien jaietako sufrimendua gaitzesteko

Bizigiro, Bizkaia

San Rokeko txinpartaren zain

Euskal Herria, Bizkaia

Gernikako Udalak abuztuaren 23rako gaztetxea husteko eskatu du, lege prozedurarik hasi barik

Euskal Herria, Bizkaia

Justizia Anderrentzat plataformak salatu du oraindik badaudela «erantzule diren polizia eta arduradun politikoak»

Kultura, Bizkaia

Euskal artista gazteen saretzea bistaratu du ‘Ertibil Bizkaia’ erakusketak Bilbon

Bizigiro, Bizkaia

Onintza Enbeita: «Bertsolari moduan sekula jaso dudan maitasun erakustaldirik handiena da pregoilari izatea»

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.