Teresa Donearen jaiak ospatuko dituzte bihar eta etzi, Atxondoan
23. Margo Lehiaketa bihar egingo da, 10:00etan hasita. Margolanen sariketa 19:00etan izango da, Bikalen. Domekan buruhandiak aterako dira kaleraBeste behin ere, Markina-Xemeingo Atxondoa auzoa jaietan murgilduko da. Auzotarrek bihar eta etzi ospatuko d...
23. Margo Lehiaketa bihar egingo da, 10:00etan hasita. Margolanen sariketa 19:00etan izango da, Bikalen. Domekan buruhandiak aterako dira kalera
Beste behin ere, Markina-Xemeingo Atxondoa auzoa jaietan murgilduko da. Auzotarrek bihar eta etzi ospatuko dituzte Teresa Donearen jaiak. Urteroko hitzorduak izango dira nagusi, eta jai giroa auzo osora zabaltzea dute helburu.Garai batean egiten zuten modura, duela 23 urte auzoko jaiak berreskuratzeko apustua egin zuten auzotarrek. Hala, Markina-Xemeingo Udalaren eta guraso elkartearen laguntzagaz, Atxondoa auzoa jaietan murgiltzen da sasoi honetan.
23. Margo Lehiaketa egingo da aurten. Eta gaia Markina-Xemein eta bere inguruak izango da. Teknika librea izango dela aurreratu dute. Hori bai, parte hartzaile bakoitzak eraman beharko du erabili nahi duen materiala.
Lehiaketako sariak
3 urtetik 75 urtera arteko herritarrek parte hartu ahal dute lehiaketan. Baina 11 urtetik 75 urtera artekoentzat ez da saririk egongo. «3 urtetik 10 urtera arteko umeek lau taldetan banatuko dira: 3-4, 5-6, 7-8 eta 9-10».
Kontrol markak 10:00etatik 12:00etara ipiniko dituzte, eta sariketa 19:00etan izango da, Bikale tabernan. Urtero legez, lehiaketara aurkezten diren lanak tabernan ikusgai jarriko dituzte.