Dena espero modura atera da, eta antolatzaileak ere pozik agertu dira. Aurten, iaz ez modura, euria egin du, eta parte hartzaile batzuen iritziz horixe izan da iazko parte hartze datura(739) ez ailegatzeko arrazoia.
567 lagunek aurretiaz izena emanda zeukatela azaldu dute antolatzaileek. Gero, momentuan bertan, 80 bat lagunek parte hartu dute. Lea-Artibaiko herritar askok parte hartu dute ekintzan. Horiez gain, 44 boluntario inguru aritu dira lanean.
25 kilometro eduki ditu ibilbide osoak; parte hartzaileak 08:00etan atera dira plazatik. Laburrak, ostera, 10 kilometro eduki ditu, eta horretan parte hartu dutenek 10:30ean ekin diote bideari, parketik hasita. Ibilbide laburra egin duten gehienak familian parte hartu dute. Bestalde, Ilunzarreraino zihoan 29 kilometroko ibilbide bat ere prestatuta zeukaten antolatzaileek, eta eguraldi txarra eginez gero, ibilbide hori ez zutela egingo iragarri zuten. Azkenean, eguraldi txar-txarra ere ez duenez egin, parte hartzaile batzuk bide horretatik ere pasatu dira.
Kamisetak ere erabat agortu direla esan dute. Osterantzean, ekintza arazo barik egin da, eta parte hartzaileak ere gustura geratu dira.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.