Olatu amaiezina "beharrezkoa da", euskarak arnasa hartzen jarraitzeko

Ager Solabarrieta tiratzaile ondarrutarrak Nafarroako Irekia irabazi du

Zapatuan lortu zuen tiratzaile ondarrutarrak garaipena Iruñean jokatutako lehiaketan, Maite Badiola bere laguntzaileagaz batera, pistolako dian modalitatean. 585 puntu lortu zituzten. Hurrengo erronka azaroaren 4an edukiko du bikote ondarrutarrak, Artxandan. Lehiaketa horretan karabinako dianara jaurti beharko du Solabarrietak, eta modalitate aldaketa dela eta lortuko duten puntu kopurua “asko jaistea” aurreikusten dute. Baina diotenez, kontuan hartuta Europako txapelketa dutela jomugan, trebakuntza saio ona izango da Artxandakoa.
Solabarrieta eta Badiola Nafarroako Irekiko podiumean.

Solabarrieta eta Badiola Nafarroako Irekiko podiumean.