Hilerrira igotzeko bide bakarra egongo da zabalik Domu Santu Egunean, bai autoentzako eta baita ere oinezkoentzako. “Beraz, eta istripuak saihesteko, udalak oinez joatea eskatzen die herritarrei”.
Dena dela, hilerrira oinez joan ezin direnei ere oharra helarazi die udalak. “Data berezi hauetan ezinbestean autoz hurbildu behar duenarentzako bidea zabalik egongo da martitzenean eta eguaztenean [urriak 31 eta azaroak 1], 11:00ak arte”. Beraz, autoz hurbildu behar dutenek ordu tarte horietan egin beharko dute.
Halaber, sortu ahal diren arazoak saihesteko, udaltzainak bertan egongo direla aurreratu dute.