Olatu amaiezina "beharrezkoa da", euskarak arnasa hartzen jarraitzeko

Iñigo Urkullu lehendakariak Ondarroako ertzain etxea bisitatu du

Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuak eta Herminio Peña Ondarroako ertzain etxeko nagusiak egin diote harrera lehendakariari gaur goizean [urriak 23]. Lehendakariak komisaldegia bisitatu du, eta egindako berrikuntzen berri ere jaso du. 2008an ertzain etxearen aurka egindako atentatua jasan zuten ertzainei eta egun haietan euren ordez lanean aritu zirenekin ere egon dira agintari politikoak. Komisaldegiko nagusiak “inoiz gertatu behar ez zen atentatua” izan zela nabarmendu zuen, baina orain agertoki berri baten aurrean dagoela euskal gizartea.
Lehendakaria eta sailburua atentatua jasan zuten ertzainekin eta beraien ordezkoak izan zirenekin.

Lehendakaria, sailburua eta nagusia atentatua jasan zuten ertzainekin eta beraien ordezkoak izan zirenekin.

Lanek, irisgarritasuna, herritarrenganako arreta hobetzea eta ertzaintza herritarrengana hurbiltzea zuten helburu, eta horretarako harrera gunea eraberritu eta inguruko horma eraitsi dute. Komisaldegiaren aurrealdean eta bi alboetan zegoen horma kendu eta hesi bat jarri dute, eta atzeko aldean zegoena berriz mantendu, “ibilgailuen zaratetatik aldentzeko”. Hobekuntza lanek 300.000 euroko kostua eduki dute eta ertzain etxeen eta herritarrentzako arreta bulegoen sarea arauzko eskakizun eta premia berrietara egokitzea izan da helburua. Bost hilabete iraun dituzte lanek. Bestalde, ertzain etxeko lanekin batera ondoko aparkalekua ere berritu dute, eta udalak Jaurlaritzarekin izandako negoziaketei esker lehen baino aparkaleku gehiago irabazi dira herritarrentzat, Ondarroan ibilgailuentzako aparkaleku premia baitago.
Eskualdeko zenbait hautetsi Urkullu eta Beltran de Heredia eta nagusiagaz.

Eskualdeko zenbait hautetsi Urkullu eta Beltran de Heredia eta nagusiagaz.

Eskualdeko zenbait alkate eta zinegotzi ere bertaratu dira, baina eskualdeko EH Bilduko hautetsiek ez bertaratzea erabaki dute, “iragana bere osotasunean” landu behar dela iritzita. Uste izan dute ekitaldi honek ez zuela bermatzen iraganean gertatutakoak osotasunean eta iritzi guztiak kontuan hartuta gauzatzea.