Berriatuko Futbol Taldeak ligako lehen garaipena lortu zuen zapatu goizean, eta Mutriku Futbol Taldeko mutilek eta Aurreak berriz, etxetik kanpo denboraldi honetan lehen garaipena lortu zuten. Artibaik berriz punturik ezin batuta jarraitzen du.
Ondo hasi zen asteburua Lea-Artibai eta Mutrikuko taldeentzat.
Berriatuko Futbol Taldeak 3-2 menderatu zuen zapatu goizean
Bermeo B taldea Ibarran. Bi et huts aurreratu ziren etxekoak, eta bermeotarrek markagailua berdintzea lortu zuten arren, hirugarren gol bati esker garaipena eta hiru puntuak etxean geratu ziren.
Aitor Serrano eta Unai Etxebarria bi aldiz izan ziren golegileak.
Berriatukok zapatuan zelairatutako hamaikakoa. Argazkia: Leartigol
Etxetik kanpoko lehen garaipena lortu zutenak
Mutriku eta Aurrera izan ziren. Biek gainera markagailu berarekin lortu zuten garaipenarekin itzultzea, 0-1 markagailuarekin. Bi partiduak izan ziren oso estuak, baina
Esnalek sartutako gol bati esker mutrikuarrek eta
Manuk buruz sartutako gol bati esker ondarrutarrek garaipenak poltsikoratzea lortu zuten.
Punturik batu ezinda jarraitzen duena berriz
Artibai Futbol Taldea da. Lekunberriren mutilek 0-1 galdu zuten
Gernika Sportingen aurka Barroetan. Ez zuten horrelakorik merezi izan markina-xemeindarrek, partidua oso parekatua izan baitzen. Erdiraketa baten ondoren lortu zuten gernika-lumotarrek markagailuan aurrea hartzea. Etxekoen aukera garbiena azken jokaldian iritsi zen; langara bota zuten baloia.
Lekeitio Futbol Taldeak ere ezin izan zituen hiru puntuak Larrotegin utzi, eta bakarragaz geratu behar izan zen. 2-2 berdindu zuten
SD BegoƱa talde bilbotarraren aurka eta Endika Iza izan zen lekeitiarren goleatzailea bi aldiz.
Ibon Lopezek Igorren zelairatu zuen hasierako taldea. Argazkia: Leartigol