Domekan 08:30ean Eleizaldeko taberna ondotik aterata, eta
lau bat orduko ibilaldia burutu zuten parte hartzaile batzuek. Beste batzuk, berriz, Iturreta auzoan elkartu ziren ibilbide osoa egiten zeudenekin.
Argazkia: Kuku Habixa Kultur Elkartea.
Kuku Habixa Kultur Elkarteko kideen berbetan, eguraldi “oso txarra” izan zuten, eta “lokatz asko”. Hala ere, ume, gazte zein nagusiek giro ederra izan zuten mendexarrentzat urteroko hitzordu berezienetakoa den mendi martxa honetan.
Hain zuzen,
herritarrak elkartzeko helburuagaz egin zuten lehenengo Mendexa-Mendexa ibilaldia, eta hasierako helburu horri eutsiz batzen dira urtero. 9-10 urte daramatzate auzo guztiak batzen dituen ibilaldia egiten.
Ibilbide amaieran parte hartzaileak Goi Alde Elkartean elkartu ziren, hamaiketakoaz gozatzeko.
Argazkia: Kuku Habixa Kultur Elkartea.